Zure Begi Horiek

BULEGO

Compositor: bulego

gelditu dezagun guztia segundu erdi batez
zarata honen erdian, ez da ezer entzuten
zenbat inertzia
zenbat sasi-iraultzaile
nik bihotzetik abesten asmatzea bakarrik nahi det

ortzi-mugak begietan
orruako gau baten
gure drama guztiak
ez ziren horrenbeste
abiadura bizian goaz unerik une
nire kantu guztiak
zure neurrira sorturik daude

zure begi horiek
nire mundua hankaz gora jartzen dute
ekaitzik bortitzena etorrita ere
esperantza eta babesgune

zure begi horiek
nire mundua hankaz gora jartzen dute
ekaitzik bortitzena etorrita ere
esperantza eta babesgune

gehiegi pentsatzen dugu zer pentsatuko duten
lehen aldi gehienak
aspaldi joan ziren arren
berriz entzun nahi ditut, betiko kantu haiek
izarrei begira orduek hegan alde egin arte

zure begi horiek
nire mundua hankaz gora jartzen dute
ekaitzik bortitzena etorrita ere
esperantza eta babesgune

zure begi horiek
nire mundua hankaz gora jartzen dute
ekaitzik bortitzena etorrita ere
esperantza eta babesgune

noiz hasi ginen
bihotzak dioenari uko egiten
malkoen edertasuna barrurako gordetzen
noiz hasi ginen
bihotzak dioenari uko egiten
malkoen edertasuna barrurako gordetzen

zure begi horiek
nire mundua hankaz gora jartzen dute
ekaitzik bortitzena etorrita ere
esperantza eta babesgune

zure begi horiek
nire mundua hankaz gora jartzen dute
ta horrela izan dadila urterik urte
ta horrela izan dadila urterik urte

©2003- 2024 lyrics.com.br · Aviso Legal · Política de Privacidade · Fale Conosco desenvolvido por Studio Sol Comunicação Digital